Hitzaldien egunean, ni ez nintzen klasean egon
medikuarenera joan behar izan nuelako. Hala ere, lan hau egiten saiatuko naiz
nire kabuz informazioa bilatzen.
Green roof-ek euskaraz, teilatu berdea esan
nahi du. Green roof, eraikin baten teilatua landarediz beteta edo erdi beteta
dagoenean da. Green Roof izenak ez du teilatu berdea esan nahi bakarrik,
teilatuen habitat eta energia kontsumoa aurreztea esan nahi du. Ez da
teilatuaren teiak berdeak izatea, ezta teilatuan lorontziak egotea.
Honen abantailak asko dira:
- Frutak, barazkiak eta loreak
landatzea.
- Eraikinaren aire-girotzea
hobetzea.
- Teilatuaren bizia luzatzea.
- Uholde arriskua gutxitzea.
- Airearen CO2a eta kontaminazioa
filtratzea.
- Barrera akustiko moduan lan
egitea.
- Euri uraren kontaminazio eta metal
astunak filtratzea.
- Zonalde hirituetan dibertsitate
biologikoa zaintzea.
Teilatu berdeak klasifikatuak izan daitezke
hiru lekutan: intentsiboak, semi-intentsiboak eta hedakorrak.
Landare handiak eta soropil arrunta landatzean
intentsiboa da, lan asko ematen baitu.
Teilatu hedakorrak, ordea, ahalik eta lan gutxien
emateko daude prestatuta.
Gehienetan, teilatu berdeak bakarrik
bisitatzen dira mantenimendurako.





0 comentarios:
Publicar un comentario