La buena vida




Andy Warhol-en Factory-ri buruzko atala irakurtzean Kukutza etorri zait burura.

Filosofian ez daukate zerikusirik, baina biak ziren leku irekiak, askatasunean lan egiteko, elkarren esperientzi eta ideiak trukatu eta batu egiten ziren, taldearen ideia eta lana osatuz.

Auzo osoaren topalekua eta bizigarri, The Factory, talde batena izan zen lez, Kukutzan sortzaile pilu bat batzen zen, batzu ospe handikoak, beste batzu sonik gabeko langile apalak, eta denon artean auzoari eskeintzen zioten kultura alternatiboa, denon artean sortua.

The Factory-ren etorkizuna edo ondorioa, hobe esanda, gaur ezagutzen ditugun loft-ak dira, artista edo eta sasi artisten modako bizilekua.

Kukutza eraitsi zuten, baina berria eraiki beharko da, edo hobe esanda berriak eraiki beharko ditugu. Itsasadarraren bi aldetan hustutako lantegi pilo dago, mamu itsurarekin. Ez litzateke ideia txarra okupatzea eta bizitza berria eman eraikineei, denon artean, auzokideek eginda auzokideentzat.





HABITAT III

Kurtso honetako hirugarren eta azken proiektua trinitate plazan izan da.

Proiektu honetan, plaza honetarako zerbait sortu behar genuen, auzokideek eta plaza hau erabiltzen zutenek behar zutena.



Elkarrizketak egin eta gero, ikusi nuena izan zen ia jende gehienak behar zuena estalki bat zela. Beste batzuek esaten zuten esertzeko bankuren bat edo behar zutela.
Honengatik, erabaki nuena zera izan zen, bolatoki gainean estalkia eta eserlekuak egitea, baina, Madrileko bidaian Campo de la Cebada-n ikusi nituen ortu txikiak gustatu zitzaizkidan, eta nire proiektuan sartu nituen.
Dena bolatoki gainean kokatu nuen, espazioa soberan baitzegoen.




HABITAT II



Bigarren proiektua egiterakoan, hiru leku eman zizkiguten aukeratzeko. Nik estruktura aukeratu nuen:










 Proiektua egiterakoan konturatu nintzen estruktura horretan espazio gehiegi zegoela, eta soberan neukala espazioa. Eta gainera, argia sartzeko oso zaila zela.
Argiaren arazoarengatik ia fatxada osoa kristalezkoa egitea erabaki nuen.
Eta espazioaren arazoagatik estruktura zati bat bakarrik erabiltzea erabaki nuen.
Beheko solairuan, sukaldea, komun bat, ozio gunea eta despatxo edo antzeko bat jarri nuen, gonbidatuak badaude edo espazio hori erabili ahal izateko. Eskailera batzuk ere badaude, goiko pisura eramaten gaituena. Goian gelak daude, modulu indibidualetan, eta estrukturatik pixkat kanpo. eskailerak patio antzeko batera igotzen dira, moduluetara sartzeko. Baita goiko modulu komunera sartzeko, tailerrera, bi komun dituena.



SEKZIOA ETA BEHEKO OINA


GOIKO PISUKO OINA


ALTXAERA ETA SEKZIOAK







HABITAT I

Tokia eta pertsonak aukeratu eta gero, proiektua garatzen hasi nintzen.
Nire hasierako ideia ezin izan nuen garatu, limitazioa jarri baitziguten metro karratuetan. Orduan, erabaki nuena izan zen gela berdinak egitea bizi ziren pertsonentzako, eta berdinak ez baziren antzekoak.
Neskenak janzteko gela daukate armairu handiarekin, esan nuen bezala, aukeratu nituen bi neskei asko gustatzen baitzaie moda.
Tokia nire nebak eta biok berdina hartu genuen. Horregatik, maketa batera egin genuen, gure proiektuak elkarrekin jarriz.
Nire proiektuan, kristala oso inportantea da, bistak ikusteko, baino intimitatea edukitzeko, kanpotik ispilua dira.

Modulu mugikorrak, modulo finkoarekin daude itsatsita. Eta gela bakoitzetik itsasoa ikusten dute. Bista izugarriak.


BISTAK





MAKETA








PLANOAK




HABITAT HIRITAR MUGIKOR IMPROBISATUA DONOSTIAKO BULEBARREAN


Proiektuak II ikasgaian, habitat desberdinen inguruan lantzen egon gara. Honekin ikasi dudana izan da edozein gauzarekin eta edonon habitat bat sortu daitekeela, gustura zauden bitartean.

Hau lantzen genbiltzala, klaseko hainbat lagunek habitat hau sortzea erabaki genuen, Aske Gunean egon nahi baikenuen eta ez geneukan ez kanpin-dendarik ezta lo-zakurik.
Egin genuena, kartoiak bilatzea izan zen, bakoitzak etxean zeuzkan mantak eta txamarrak eraman eta habitat bat sortu, gaua gustura pasatzeko.






FISHER HOUSE - LOUIS KAHN


1.    ERAIKUNTZA ETA LEKUA.

Fisher etxebizitza, Hatboro Pensilvaniako estatuaren inguruan dago kokatuta, Estatu Batuetan.
Ibai ertzean dago kokatuta, malda txikiko orube naturalean.
Etxe barnetik ikusi daitezken bistak, zuhaitzak eta paisai naturalak dira.





Klima aldetik, Pensilvaniako klima oso anitza da. Pensilvaniako hego-ekialdeak dauka klima beroena, honek esan nahi du,  Hatborok, Pensilvaniako klima beroena daukala ere. Klima oso esetsua ere badauka, hegoalderantz, Delaware eta Maryland-ek hartzen duten klima subtropikaleko karakteristika batzuk hartuz. Zikloi tropikal asko egon dira zonalde honetan.


2.    AZALA.

Kanpoaldea oso harrigarria da. Bi bolumen kubiko dira, bata besteari  45 graduko anguluan kokatuta.
Fatxada zedrozko egurrarekin dago egina.

Etxeraren metro gutxitara, bi apartamentu txiki altxatu dituzte, biltegi gisa.

Kahn arkitektoa beti laukiekin hasten dela esan ohi du: "Beti laukiekin hasten naiz". Obra honetan kontzeptu hori argi ikusten da: patuaz erori diren bi dado ematen dute, izkina batean elkargunea dutenak. Hala ere, ez dira kubo zehatzak; izan ere, egongelako "kuboa" ez da laukia oinean ere ez.

Eraikina plataforma baten gainean bermaturik dago. Plataforma horrek egurrezko entramatua dauka; bertan muntangak daude, eta horren gainean habeak daude kokaturik, gainerako solairuak eraikitzeko. Orubeak nolabaiteko malda duenez, harrizko oinarri bat diseinatu zuen Kahn-ek, malda aldaketa hori konpentsatzeko eta lorategia beheko maila batean utziz.



3.    BARRU ESPAZIOA.

Barrualdeari dagokionez, bi moduluak bizitokiaren espazioa zatitzeko erabili dira: alde batetik laukizuzen formako bolumena daukagu, egoteko estantziak hartzen dituena (sukaldea, egongela, jangela); oinean lauki erregularra den moduluan, ordea, funtzio pribatuagoak dituzten gelak daude (logelak, bainugelak).








Egongela:
Bereiztutako moduluan dago: arkitekto honi ez zaio gustatzen forma bakarreko eraikinak, non barrua zatitu egin behar da espazio erabilgarriak sortzeko; Kahn-ek gela edo espazio bakoitzak bere forma propioa izatea nahi zuen. Eraikin honetan kontzeptu hori aurrera eramatea posible zuen, etxe partikular bat delako (eraikin handi batean oso zaila zen ideia hau garatzea, praktikotasu falta eta zailtasun ekonomikoengatik). Egongelan harrizko tximinia dago, 45º-ko angelu hori errepikatzen duenak.

Jangela:
Hasieran espazio nahiko iluna eta isolatua izango zen, leiho txiki bakar batekin, baina bezeroek inguruko bistak nahi zituztela azpimarratu zuten. Obra bukatu eta hilabete batzuetara leiho handiago bat eraiki zen.

Sukaldea:
Egongelak bere modulua sukaldearekin elkarbanatzen du. Honen arrazoia sukaldea forma propioa duela da: kuboa kuboaren barruan. Egongelaren espazioak sukaldearen gainetik eta ingurutik jarraitzen du.

Logelak:
Bi solairuko blokea, hau da, logelena, zailagoa da logela bakoitzaren integritate formala mantentzea; espazioa azpizatitu egin behar da. Hala ere, espazioetako bakoitza osoa eta koherentea da. Adibidez, ekialdera orientaturiko goiko pisuko bi logelak laukiak dira (ia perfektuak); horietako bakoitza oinean ikusita azalerako laurden bat hartzen dute, eta kubo osoko bolumenaren zortziren bat.

Gainerako espazioak:
Sarrera nagusian atari bat dago; bi bainugela daude, solairu bakoitzeko bana; komun bat dago; horretaz gain jantzi-gela bat eta soto-biltegi bat dago.



4.    BARNE ESPAZIO/KANPO ESPAZIO.

Fatxadako itxura konplexuena leihoen kokapena da: azalera handikoak dira eta sartune sakonak dituzte, leiho txikiagoak dituztenak. Leihoek zurezko kontraleihoak dauzkate, oso sakonki atzeratuak daudenak fatxadako planoarekiko, irekitzen direnean fatxadatik ez ateratzeko. Elementu hauek eraikinak geometria abstraktua izatea eragiten dute; etxearen barruan geometria hori igartzen da, adibidez, leihoko bankuak egongelari ematen dion konposaketaren bidez.



5.    HABITATZEAREN MATERIALTASUNA. BIZIGARRITASUNA.

Kahn-erik harria ikaragarri gustatzen zitzaion. Pensilvanian merkeagoa da egurrean eraikitzea, horregatik, Fisher etxea eraikitzeko, Kahn-ek, problema barik hartu zuen plataforma estrukturaren teknologia tradizionala. Orubea ibai baterantz zegoen inklinatuta eta soto baten beharra zegoen biltegi gisa. Horren ondorioz, Kahn-ek, harlagaitzezko harresia erabili ahal izan zuen egurrezko estrukturarentzako oinarri gisa, egongelan sartuz, etxe semizilindriko baten forman.
Etxe osoaren zureria egurrezkoa da.
Fatxadaren kanpoko estalkia zedrozko egurrezkoa da.



6.    PLANOAK.



















Con la tecnología de Blogger.

Copyright © / Ainhoa Riol

Template by : Urang-kurai / powered by :blogger