Kurtso honetako hirugarren eta azken proiektua trinitate plazan izan da.
Bigarren proiektua egiterakoan, hiru leku eman zizkiguten aukeratzeko. Nik estruktura aukeratu nuen:
Argiaren arazoarengatik ia fatxada osoa kristalezkoa egitea erabaki nuen.
Eta espazioaren arazoagatik estruktura zati bat bakarrik erabiltzea erabaki nuen.
Beheko solairuan, sukaldea, komun bat, ozio gunea eta despatxo edo antzeko bat jarri nuen, gonbidatuak badaude edo espazio hori erabili ahal izateko. Eskailera batzuk ere badaude, goiko pisura eramaten gaituena. Goian gelak daude, modulu indibidualetan, eta estrukturatik pixkat kanpo. eskailerak patio antzeko batera igotzen dira, moduluetara sartzeko. Baita goiko modulu komunera sartzeko, tailerrera, bi komun dituena.
Tokia eta pertsonak aukeratu eta gero, proiektua garatzen hasi nintzen.
Nire hasierako ideia ezin izan nuen garatu, limitazioa jarri baitziguten metro karratuetan. Orduan, erabaki nuena izan zen gela berdinak egitea bizi ziren pertsonentzako, eta berdinak ez baziren antzekoak.
Neskenak janzteko gela daukate armairu handiarekin, esan nuen bezala, aukeratu nituen bi neskei asko gustatzen baitzaie moda.
Tokia nire nebak eta biok berdina hartu genuen. Horregatik, maketa batera egin genuen, gure proiektuak elkarrekin jarriz.
Nire proiektuan, kristala oso inportantea da, bistak ikusteko, baino intimitatea edukitzeko, kanpotik ispilua dira.
Modulu mugikorrak, modulo finkoarekin daude itsatsita. Eta gela bakoitzetik itsasoa ikusten dute. Bista izugarriak.
BISTAK
MAKETA
PLANOAK
Etxeraren metro gutxitara, bi apartamentu txiki altxatu dituzte, biltegi gisa.
Kahn arkitektoa beti laukiekin hasten dela esan ohi du: "Beti laukiekin hasten naiz". Obra honetan kontzeptu hori argi ikusten da: patuaz erori diren bi dado ematen dute, izkina batean elkargunea dutenak. Hala ere, ez dira kubo zehatzak; izan ere, egongelako "kuboa" ez da laukia oinean ere ez.
Eraikina plataforma baten gainean bermaturik dago. Plataforma horrek egurrezko entramatua dauka; bertan muntangak daude, eta horren gainean habeak daude kokaturik, gainerako solairuak eraikitzeko. Orubeak nolabaiteko malda duenez, harrizko oinarri bat diseinatu zuen Kahn-ek, malda aldaketa hori konpentsatzeko eta lorategia beheko maila batean utziz.
3. BARRU ESPAZIOA.
Hasieran espazio nahiko iluna eta isolatua izango zen, leiho txiki bakar batekin, baina bezeroek inguruko bistak nahi zituztela azpimarratu zuten. Obra bukatu eta hilabete batzuetara leiho handiago bat eraiki zen.
Sukaldea:
Egongelak bere modulua sukaldearekin elkarbanatzen du. Honen arrazoia sukaldea forma propioa duela da: kuboa kuboaren barruan. Egongelaren espazioak sukaldearen gainetik eta ingurutik jarraitzen du.
Logelak:
Bi solairuko blokea, hau da, logelena, zailagoa da logela bakoitzaren integritate formala mantentzea; espazioa azpizatitu egin behar da. Hala ere, espazioetako bakoitza osoa eta koherentea da. Adibidez, ekialdera orientaturiko goiko pisuko bi logelak laukiak dira (ia perfektuak); horietako bakoitza oinean ikusita azalerako laurden bat hartzen dute, eta kubo osoko bolumenaren zortziren bat.
Gainerako espazioak:
Sarrera nagusian atari bat dago; bi bainugela daude, solairu bakoitzeko bana; komun bat dago; horretaz gain jantzi-gela bat eta soto-biltegi bat dago.