La buena vida




Andy Warhol-en Factory-ri buruzko atala irakurtzean Kukutza etorri zait burura.

Filosofian ez daukate zerikusirik, baina biak ziren leku irekiak, askatasunean lan egiteko, elkarren esperientzi eta ideiak trukatu eta batu egiten ziren, taldearen ideia eta lana osatuz.

Auzo osoaren topalekua eta bizigarri, The Factory, talde batena izan zen lez, Kukutzan sortzaile pilu bat batzen zen, batzu ospe handikoak, beste batzu sonik gabeko langile apalak, eta denon artean auzoari eskeintzen zioten kultura alternatiboa, denon artean sortua.

The Factory-ren etorkizuna edo ondorioa, hobe esanda, gaur ezagutzen ditugun loft-ak dira, artista edo eta sasi artisten modako bizilekua.

Kukutza eraitsi zuten, baina berria eraiki beharko da, edo hobe esanda berriak eraiki beharko ditugu. Itsasadarraren bi aldetan hustutako lantegi pilo dago, mamu itsurarekin. Ez litzateke ideia txarra okupatzea eta bizitza berria eman eraikineei, denon artean, auzokideek eginda auzokideentzat.





0 comentarios:

Publicar un comentario

Con la tecnología de Blogger.

Copyright © / Ainhoa Riol

Template by : Urang-kurai / powered by :blogger